domingo, 1 de mayo de 2011

EUSKARAZ: BISITARI ETA TURISTA GUZTIEI, ONGI ETORRI EUSKAL HERRIRA

Ongi etorri:

Ongi etorri Euskal Herrira. Bisitari eta turista bazara bakarrik eskatzea minutu batzuk manifestu hau irakurtzeko eta ezagutzeko gure errealitatea eta gure nortasuna, komunikabide handiek eta turismo agentziek ezkutatzen dutena.

Euskal Herria Europako hego-mendebaldean dago, espainiar eta frantziar estatuen artean eta hauen menpe era berean, indarkeriaren menpe eta euskaldunen iritzia kontuan hartu gabe.  Euskal Herriak 7 probintziaz osatuta dago: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Nafarra Behera, Zuberoa eta Lapurdi. Hiriburua Iruñea da. Euskal Herriko hizkuntza Euskara da, hizkuntza aurre-indoeuropera da.

Historia pixka bat

Euskal Herria Europako jatorrizko herri gutxienetariko bat da, aurre-historiatik irauten egon dena, bere kultura, hizkuntza eta nortasuna mantendu dituena mendeetan zehar, jasan dituen eraso guztien gainetik: erromatarrak, Carlomagnoren tropak, Gaztela, espainiar eta frantziar estatuak...

602.urtean Baskoniako dukañoa sortu zen eta 824.urtean Nafarroako erresuma sortu zen, Euskaldunok izan genuen lehenengo estatua eta bere burujabetza mantendu zuen, 1200.urtea arte. Urte horretan Gaztelak indarkeriaren bidez, gaur egungo euskal autonomi erkidegoa osatzen duten lurraldeak konkistatu zituen indarkeriaren bidez. 1512.urtean euskaldunok Nafarroa galdu genuen eta 1610.urtean Nafarroa behera Frantziaren esku geratu zen. Geroztik euskaldunok gure askatasunaren alde borrokan egon gara.

Gaur egungo egoera

Gaur egun Euskal Herriak gatazka politikoari konponbide demokratiko bat emateko lanean jarraitzen du, autodeterminazio eskubidea lortzeko. Nazio eraikuntza eta independentzia ahaztu gabe.

Ezin ahaztu askapen soziala eta kapitalismoaren kontrako borroka, beste sistema bat sistema justuagoa eraikitzeko: espekulazioarekin, langabeziarekin, prekarietatearekin, sexismoarekin, arrazakeriarekin... bukatzeko.

Eskaintzen duguna:

Euskal Herriak aukera ugari ematen ditu eta aberastasun handia dauka pasaietan, gastronomian, kulturan...  Gaztelugatxe, Gorbeia, kostalde osoa Biarritzetik Muskizera, Nerbioiko jaiotze tokia, Portugaleteko eta Holtzarteko (Zuberoan) zubiak...  Gure gastronomiaz goxatzeko aukera izango duzue baita ere: bakailaoa pil-pil era edo bizkaitarrera, sagardotegiko menua txuleta on batekin...

Bazkaldu eta gero gure kirolekin disfrutatu ahal izango duzue: aizkolariak, harri-jasotzaileak, traineruak... edo frontoian esku pilotako partidu bat ikusten. Beste aukera bat gure musika eta gure tresnak ezagutzea izan daiteke.

Gogoratu ezazu:

Euskal Herria Europako herri zaharrenetariko bat da, bere nortasuna, hizkuntza eta kultura mantendu dituena, beste kulturekin eta ohiturekin nahasteko arazorik izan ez duena, bere kultura aberatsagoa izateko, beti inposaketa eta indarkeriarik gabe izan baita. Euskaldunok ez dugu inor baino gehiago izan nahi baina ez gutxiago, soilik izan nahi dugu. Herri bat izan nahi dugu munduan, beste herriekin batera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario